Lan-aholkularitza sindikaturen eskutik langile eta langabeentzat

Non: 
El Espazio, Anakan
Data: 
Asteartea, Urria 22, 2013 - 09:00 -tik Asteazkena, Urria 23, 2013 - 10:55 -ra
Antolatzen du : 
Bidasoa Bizirik

logo

BIDASOA BIZIRIKEN EL ESPAZIO BULEGOAK LAN-AHOLKULARITZA ESKAINTZEN DU HAINBAT SINDIKATUREN ESKUTIK LANGILE ETA LANGABEENTZAT

Datorren asteartean, hau da, urriaren 22an, izango da laneko gaiei buruz hainbat informazio interesgarri -adibidez dauden kontratu modalitateak edo enpresetako hitzarmen berriak- emango dituen tailerretako lehena.

Tailer hauek duten berezitasuna zera da, hainbat sindikatuk emango dituztela. Lehenengo tailerra Comisiones Obreras sindikatuak emango du; bertan, kontratazio modalitateez eta enpresetako hitzarmen berriez jardungo da. 

Tailerra Bidasoa biziriken El Espazio bulegoetan (Anaka k,  27) gauzatuko da, 9:00etatik  11:00etara, eta gai honen inguruko informazioa jaso nahi duten langile nahiz langabeek parte hartzeko aukera izango dute. 

Horrela, Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bidez, lan aholkularitza eskaintzen dute azkenaldian izandako nobedadeen berri izateko. 

 

Argibide gehiago eskatzeko eta izena emateko deitu 943 633160 telefonora edo idatzi elespazio@bidasoa-activa.com helbidera.

Etiquetak: