Bidazi transformazio proiektuaren aurkezpena

Non: 
Biadasoako EKT, Larretxipi Kalea, Mosku
Data: 
Asteazkena, Maiatza 22, 2013 - 19:00 -tik Osteguna, Maiatza 23, 2013 - 18:55 -ra
Antolatzen du : 
Bidazi Proiektua

logotipo

Nor gara?

 Trataera kimikoetatik libre, urtaroen erritmoarekiko harmonian eta unibertsoaren legeekiko eta ekosistemarekiko errespetu handiz landutako eta ekoiztutako elikadura-produktuen ekoizpen eta kontsumoaren kontzientzia indartzeko elkartu garen pertsona talde bat gara.

Gure beste helburuetako bat tokian-tokiko merkatua da. Posibleak diren bertako produktu guztien kontsumoa bultzatzen dugu. Horregatik animatzen dugu baita ere tokian-tokiko produkzioa kimikoetatik libre eta era kontzientean.

Ekoizle eta kontsumitzailearen arteko giza-harremanak zaintzen ditugu.

Eta, horregatik, elkarte baten parte gara, BIDAZI, irabazi-asmorik gabe.

Laborantza garbi eta kontziente batetik eratorririko produktu ekologikoen kontsumo leku bat irekitzera goaz, elkarteko partaideentzako soilik.

Aurkitzen ditugun arazoei erantzun kontziente bat emateko agertzen ari diren mugimendu alternatibo ezberdinak lagundu eta hauekin elkartzea gure bokazioa da baita ere.

Proiektu hau zeini zuzendua da? 

Pertsona, natura eta ingurua errespetatu behar dela pentsatzen duen eta bizimodu bidezkoago eta partehartzaileago bat bilatzen duen pertsona orori. Bere eta bere familiaren osasuna elikagai osasungarrien bidez zaindu nahi duen pertsona orori. Bizitza-filosofia honi bulkada bat emateko prest dagoen eta, guztion artean, lortuko dugula pentsatzen duen pertsona orori.

 

Etiquetak: