"Agur esatea" filmaren proiekzioa

Non: 
Irungo Amaia Kultur Zentrua
Data: 
Osteguna, Urria 24, 2013 - 19:30
Antolatzen du : 
“Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarrak

cartel“Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarrak.-  "Agur esatea" filmaren ondoren hizketaldia gertatuko da. Izaskun Arandia zuzendari/produktorea presentziarekin zenbatuko da. 

AGUR ESATEA historia hunkigarria eta emozionala da. Gerra Zibilean girotua dago eta 1937an, Erresuma Batura ebakuatuak izan ziren ia 400 umeen historia kontatzen du. Presaka agur esan behar izan zieten beren familiei eta Erresuma Batuan hiru bat hilabete pasako zutela uste zuten. 75 urte beranduago, haietako batzuek han jarraitzen dute. Gurasoengandik eta aberritik bereizita betiko eta haurtzaroa gatazka bortitz eta odoltsu batek urratuta.

Gaur egun 80 eta 90 urte dituzten ume horietako 14ren ahotsaren bidez, historiaren episodio tragiko hura animazio dokumental bikain bihurtuta: sakona, bat-batekoa eta inspiratzailea.

 

AGUR ESATEA filmaren mundu mailako estreinaldia 2012ko irailean egin zen Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 60. edizioan eta aurten Euskal Herriko zine aretoetan banatzen ari da. 

Etiquetak: