III Futbol 4 txapelketa kulturanitza

Non: 
Pinudiko futbol selaian
Data: 
Larunbata, Azaroa 9, 2013 - 09:00 -tik Igandea, Azaroa 10, 2013 - 08:55 -ra
Antolatzen du : 
Lakaxita Gaztetxea et San Miguel, Anzaran eta Pinar Auzo Elkarteak

cartel

4. urtez ospatuko da, Pinudi auzoko kirolgunean, irungo futbol txapelketa kulturanitza, azaroaren 9an, larunbatean. Urtez-urte, kulturartekotasunaren aberastasuna abiaburu izanik eta futbola aitzaki, lan komunitarioaren bitartez gorpuzten joan den egitasmoa dugu. 

Goizean izango dira partidak, eta bazkaria izanen dugu ondoren Lakaxitan. Animatzen zaituztegu txapelketan eta bazkarian parte hartzera. Bazkariari begira, bi aukera daude: etxetik ekar dezakezu janaria prest, edo goizeko 10etatik aurrera etor zaitezke Lakaxitara, dena bertan prestatzeko. Bazkaria doakoa da, noski, denon ekarpenekin beteko ditugu tripak!

Txapelketan izena emateko, idatzi e-mail bat futboltxap@gmail.com helbidera, gutxienez 4 kideko talde batekin. Bazkarirako ez dago izena eman beharrik

Etiquetak: