Bertso afari mundiala larunbatean Beran

Non: 
Agerra Mendi Taldea elkartean, Bera
Data: 
Larunbata, Apirila 27, 2013 - 21:00 -tik Igandea, Apirila 28, 2013 - 20:55 -ra
Antolatzen du : 
Agerra Mendi Taldea elkartea

argazkiaIrunabar  (Irungo Bertsoaren Bilgunea).- Oraingo honetan Beratik bidali diguten bertso-afari baten berri zabaltzera gatozkizue, irakurri eta aprobetxatu aukera paregabea izango da eta larunbat gaua giro bertsozalean pasatzeko.

Aupa bertsozale!

Urtero bezala, aurten ere Agerra Mendi Taldea elkartean bertso-afaria antolatu dugu, ingurukoen bertsozaletasuna ase asmoz.

Bertsozalea bazara eta afaloste latza pasa nahi baduzu giro onean, animatu bertso-afarira!!

Bertso-afaria apirilaren 27an izango da (datorren larunbatean), Agerra Mendi Taldea elkartean, iluntzeko 21:00tan hasita. Bertsotan Andoni Egaña eta Beñat Gaztelumendi ariko dira eta sarrerak Errekalde ostatuan daude salgai 25€-tan (bertaratu ezin baduzue erantzun mezu honi eta guk gordeko dizkizuegu). Ez joan azken momentuan sarreraren bila, eta hartu lehenbailehen!!

Atxikita doakizue saioaren kartela, eta gustatuko litzaguke bertso-afariaren berri zabaltzen lagunduko baliguzue benetan!!

Afaltzera hurbiltzen zaretenok menu bikaina, edariak, kafea eta kopa, eta afaloste paregabe bat pasatzeko aukera izango duzue, Agerrako Elkarteko giro goxoan!

Animatu eta etorri denak, besta handia izango da eta!

Ba esan bezala animatu!! Bertan elkar ikusiko dugulakoan,

Aste ona izan.

 

Etiquetak: