Kabigorriko ostegunetako bertso-gauak

Non: 
Kabigorri, Peña Kalea
Data: 
Osteguna, Urria 3, 2013 - 19:30
Antolatzen du : 
Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea) eta Kabigorri

argazkiaHitz hauen bidez abian jarri dugun proiektu baten berri ematea da helburua; Kabigorri elkarteak, eta Irunabar Irungo bertsoaren bilguneak, elkar-lanean burutuko duten proiektu bat da aurkeztu nahi dizueguna, pretentsio handirik gabekoa, baina, gure bailaran bertsogintza eta euskalgintzari bultzada handia eman nahi diona.

Urte osoan zehar eta hilabeteko lehen ostegunetan Kabigorri ostatuan bertso-saio bat egingo da, non eskualde honetako eta inguruko eskualdeetako jendeak parte hartuko duen. Saioak doanik izango dira, eta 19:30etan izango dute hasiera ordua.

Honen bestez gomitatu nahi zaituztegu proiektu honi hasiera emango dion lehen saiora, Urriaren 3a, osteguna, arratsaldeko 19:30 etan Kabigorri Ostatuan, Irunen;

Bertsolariak Abel Zabala (Irun), Eneritz Zabaleta (Baiona), Eneko Fernandez (Lesaka), eta Alaia Martin (Oiartzun) izango dira, eta gai-jartzaile lanak Egoitz Zelaiak egingo ditu.

Bertan elkartuko garelakoan agur bero bana!

Etiquetak: