Lurraren alde mugitu eta eragin

Non: 
Irunen
Data: 
Asteartea, Uztaila 30, 2013 - 18:00 -tik Osteguna, Abuztua 1, 2013 - 11:55 -ra
Antolatzen du : 
Bidasoa-Txingudiko AHTren Aurkako Taldea

cartel

Txirrindula martxa bat iritsiko da Iruna uztailaren 30ean eta horren harira Bidasoa Txingudiko eragilei zein norbanakoei  ekimenarekin bat egiteko  gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Mugitu! Mugimenduak, “Lurraren alde mugitu eta eragin” lelopean antolatu du bost egunez Altsasutik Donostiara joango den AHTren aurkako txirrindula martxa.

 Hainbat eragilek  Abiadura Handiko Trenarekiko beraien gaitzespena erakutsi zuten ekainean Irunen eman zuten prentsaurrekoan. Bertan Bidasoaldeko Oarsoaldeko eta Donostialdeko AHTren aurkako kideek Espainako Sustapen Ministerioak zonalde honetarako iragarri duen AHTren trazaketa berria gogor salatu zuten.

Aurrekoaren eraginaren bikoitza izango lukeela esan zuten bai betelanetan, tuneletan zein zubietan. Horrez gain Oarsoaldean eta Bidasoaldean hainbat auzotan eragin suntsigarria izango lukeela tren laisterrak esan zuten aipatu eragileek.

Bidasoa Txingudiko kasuan Olaberria- Ibarla aldean, gainaldean, eta auzo erditik, zubi erraldoi bat egingo lukete. Handik San Marzial mendirainoko bidea egingo luke zubi horrek,  eta mendi hori tunel bidez zeharkatuko luke Ipar Euskal Herrira joango litzatekeen bidea.

Behobian aterako litzateke trena San Martzial azpitik zeharkatu ondoren.Landetxako  Ollakineta ere  larriki kaltetua  suertatuko litzateke.

AHT gelditzeko garaiz gaude. Aurten 568 milioi Euro bideratu dira AHTren eraikuntzara EAEn, baina gastu osoaren %70 egitea falta da oraindik. AHT eta azpiegitura lan erraldoiak egungo krisiaren eragile bat dira, baliabide publiko kopuru itzelak inolako errentagarritasun ekonomiko eta sozialik ez duten makro proiektuetan alperrikaltzen baitira. Gainera,  “Euskal Y” Europarekiko Abiadura Handiko loturarik gabe geldituko da eta aldi berean, Nafarroako lotura nahiz Gasteiz eta Burgos  arteko zatiak ere ADIFek eperik gabe atzeratzea erabaki du.

Hau dena gehi Euskal Herriko beste tokitan eragingo lukeen edota jadanik eragiten  ari den  kaltea  salatu nahi dugu txirrindula martxa honekin.

Hau da txirrindula martxa Irunen izango duen egitaraua:

Uztailak 30 Asteartean:

18'30: Udaletxean kontzentrazioa

19'00: Irungo “Mosku” plazan: Jendarteko herri kirol eta jolasak

20'30: Afaria Irungo Landetxa auzoan

21'30: Baserriaren erresistentzia: “Txorixak Galduta Egozenian” filmaren proiekzioa eta Josu Gil nekazari gaztearekin solasaldi musikatua. Landetxako Elatzeta Auzo Elkartean.

Uztailak 31 Asteazkena

Irun-Oiartzun-Orereta-Donostia (29 Km)

9'30: Irteera.

10'00: Landetxako Altzubideko errotara bisita.

 

Crónica de los cuatro días de la marcha de bicis contra el TAV

Bizi Martxaren Argazki Galeria

Informazio gehiago:  http://mugitu.blogspot.com.es/

Etiquetak: