"A ala B" Willis Drummond-en bira amaiera Psilocyben

Non: 
Psilocybe, Hondarribia
Data: 
Ostirala, Azaroa 28, 2014 - 20:00 -tik Larunbata, Azaroa 29, 2014 - 19:55 -ra

Willis DrummondMilesker...

Milesker azken bi urte hauetan gure ondoan egon zizten guziei,

Milesker konzertuetara hurbildu direnei, eta milesker gure musika entzun, erosi, kopiatu, zabaldu eta legalki ala ilegalki deskargatu dutenei,

Milesker konzertuak antolatu eta antolatzen segitzen duten militante, musikazale, magilari, kamikaze eta apustulariei, baita gurekin eszenatokia konpartitu duten talde guziei,

Milesker konzertu hauek egingarri bilakatzen dituztenei: laguntzaileak, edozein mailako langileak, soinu eta argi teknikariak, produkzio lanak eramaten dutenak, manager eta tour manager-ak, pipak, roadie-ak, argazkilariak, sukaldariak... baita eszenatokitik at hor egon zizten guziei, "merch"-ean laguntzen, webgunea txukuntzen, etab...

Milesker aterpetu gaituzten areto, gaztetxe, karpa, festibala, herriko plaza, parke eta taberna guziei, baita haien pisu eta etxeetan onartu gaituzten guziei... konzertu denboran, konzertuak baino lehen ala konzertuak eta gero...

Milesker gurekin gosaria, bazkaria ala afaria konpartitu dutenei, baita kaña, kopa, ala beste zeozerri gomitatu gaituztenei...

Milesker batez ere gure musika sortzen, lantzen, grabatzen, ekoizten, argitaratzen, banatzen, zabaltzen eta ezagutarazten lagundu eta laguntzen gaituzten guziei...

Eta Milesker gure adixkide eta familiei,

Izenik ez dugu eman nahi hemen. Hasten bagine, orrialdeak eta orrialdeak tintaz beteko baitgenituzke.

Eta zuzengabekoa litzateke gainera, personalki ezagutzen ez ditugun, bainan hainbeste lagundu gaituzten guzientzat, gure musikari interesatuz, istante batez bederen...

A ala B bira amaitzera goaz Azaroaren 28an, ostiralez, Hondarribiko Psilocybenean... eta ederki gainera, gurekin joko baitu "Mahumak" taldeak, eta hori ez da gutti... sinest gaitzazue!

Milesker aintzinetik hurbilduko zizten lagunei, eta "laster arte" beste guziei!

willis drummond

Etiquetak: