MAIRUAK Baserriz-Baserri

Non: 
Saindua Gaztetxea. Hondarribia
Data: 
Larunbata, Martxoa 1, 2014 - 09:30
Antolatzen du : 
Emeki elkartea

kartelaGoizeko 9:30etan, Sainduan Gaztetxean elkartzen gara, eta Montañenea Baserrira joango gara, han auzoz-auzo ibiliko gara, Gornuz-Montaña, Zimizarga, eta Akartegiko baserrietan.  

Jantzia oso erreza da, etxeko arropak zaharrekin adibidez zakuekin egindakoa, zapela buruan, abarkak eta aurpegia estalita inork ezagutu dezan. Trikitixa doinu lagundutaz goizean zehar dantza egingo dugu eta nola ez, indarrak hartzeko goiz erdian amaketakoa egiten dugu.    

Baserritarrak asko pozten dira guri ikusterakoan. Gero 2:30ak alde Emeki Elkartean elkartuko gara eta baserrietan eman digutenekin bazkaria egiten dugu. Bazkaldu ondoren dantzaldiarekin bukatuta emango diegu aurtengo Mairuak. Mila esker denoi.

ANIMA ZAITEZTE DENOK, GONBIDAPENA IREKIA DAGO NAHI DUEN GUZTIENTZAT - ONDO PASAKO DUGU!!

Etiquetak: