Adineko pertsonak ere bizikletan ibiltzen gara

Non: 
Ficobako Euskotrenaren geltokia
Data: 
Astelehena, Azaroa 3, 2014 - 10:50
Antolatzen du : 
Kalapie

bidegorriBidasoa.jpgKalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak hala nahi duten erretirodunak gonbidatzen ditu hilabete bakoitzeko lehenengo astelehenetan egingo diren bizikleta ibilaldi batzuetan parte hartzera.

Datorren hileko lehen astelehenean, azaroak 3, irteera berezi bat antolatuko dugu Iparraldean. Ibilbidean paisaiaz eta ikuspegi ederrez gozatu ahal izango dugu, segurtasunez, motordun ibilgailuetatik urrun, Bidasoko bokalean, Hendaiako zubien aldean egin duten ibai bazterreko pasabideari esker, Behobia eta Hendaiako hondartzen arteko bidean paseatuz.

Hendaiara joateko, Euskotren zerbitzua erabiliko dugu (Ficobako geltokian jaitsiko gara):

Hitzordua 10:05ean izango da Amarako geltokian (10:15eko trena hartzeko), 10:50 Ficoban eta itzulera Amarako geltoki horretara bertara egitea aurreikusita dago, 13:10 edo 13:40ean.

Anima zaitezte: ibilbide erraza da, polita eta zoragarria.

Espero dezagun eguraldia lagun izatea.

Kontaktua: 629 271 481

Etiquetak: