"Biladi Hadi, Hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik" argazki erakusketa Hazian

Non: 
Hazia
Data: 
Larunbata, Abuztua 30, 2014 - 10:00 -tik Asteartea, Iraila 9, 2014 - 21:55 -ra
Antolatzen du : 
Irungo Askapena

Irungo Askapenari esker "Biladi Hadi" brigadak Palestinan ateratako argazkiak ikus daitezke egun hauetan Hazian. Argazkiak euskal kultura-munduko pertsona ospetsuen idatziekin batera jasotzen ditu erakusketak.

2010eko uztaila eta iraila bitartean bi brigada joan ziren Euskal Herritik Palestinara, elkartasuna «ohikoa ez den moldean» erakustera. Elkartasun kulturarena izanik esparru desberdinetako jendea joan ziren: kazetariak, idazleak, musikariak, bertsolariak, zinemagileak, pailazoak…  Palestinako errealitatea bertatik bertara ezagutu, bertako jende eta eragileekin harremanak izan eta itzulerakoan nork bere alorrean ekarpena egitea izan zuen helburu Biladi Hadik.

Etiquetak: