Erakusketa: COLLAGE ILUSTRATUA (Iñaki Gonzalez FORTUN)

Non: 
Martindozenea Gaztelekua
Data: 
Osteguna, Azaroa 5, 2015 - 00:00 -tik Larunbata, Abendua 5, 2015 - 23:55 -ra

Iñaki Gonzalez ‘Fortun’ diseinatzaile grafikoa eta arte zuzendaria da, izaera askea eta ausarta duen sortzailea. Bizipen pertsonal, garai bateko elkartze eta oroitzapen musikaletan  oinarritzen da, eta etengabe egiten du lan, berebiziko gogo eta ardurarekin.
Irakurketa, zinema eta komikizale amorratua, afizioek eragin nabarmena dute bere  sorkuntzetan. Formak eraldatzen ditu etengabe, eta artistak gogoan duen musika inspiratzailearen erritmoan nahasten eta irudikatzen ditu.

‘Fortunek’ musikari, festibal, kontzertu eta ekitaldi ugaritako kartelak eta posterrak egin ditu, baita hainbat disko eta binilotako diseinuak ere. Lanak indarra eta orekaren isla dira, eta atentzioa ematen dute lehen begiratuan. Istorio bat osatzen duten xehetasunekin egiten duzu topo. Lanek kontatzeko eta deskribatzeko gaitasuna dute aldi berean. Ikuslearengana iristen dira, eta ez edonola.

Musikak eta diseinuak bat egiten dute, eta lanek egitura berezia eta koloreen elkarketa leuna izaten dute. Erakusketa honetan, artistaren azken lanen fusioa dago ikusgai, eta collage orekatu, zorrotz eta harrigarrien bitartez, Iñaki Gonzalezen mundu fantastikoko istorio eta pertsonaiak azaltzen dira.

Etiquetak: