Larunbatean Irungo Bertso Eskolen IV. Eguna

Non: 
Meaka auzoko Ola sagardotegia
Data: 
Larunbata, Ekaina 13, 2015 - 17:00 -tik Igandea, Ekaina 14, 2015 - 16:55 -ra
Antolatzen du : 
Irunabar

Irunabar.- Laugarren urtez jarraian Irunabarrek, Irungo Bertsoaren Bilguneak, Irungo Bertso Eskolen Eguna antolatuko du, amaitzear den ikasturteari behar bezala agur esan eta datorrenari begira jartzeko.

Ekainaren 13an izango da emanaldia, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Irungo Meaka auzoko Ola sagardotegian. Urtero bezala, frontoian izango da saioa eguraldia lagun izanez gero. Euria ari badu, aldiz, sagardotegi barruan egingo dugu. Beraz, eguraldia ez da aitzakia izango.

Irungo Bertso Eskola guztietako haur, gazte zein helduek hartu ohi dute parte bertsoaren festa honetan, eta aurtengoan, gonbidatu berezi moduan, Auntxa Trikitixa Eskolako eta Musika Eskolako lagunak ere arituko dira, Iñaki Aranagaren gidaritzapean, gure bertsoak soinu eta panderoz laguntzen.

Jaialdia eta gero, Irunabarrek gerturatzen den oro gonbidatuko du sagardotegian merendu legea egitera.

 

 

 

Etiquetak: