Ipuin Laburren 1. Asun Casasola Lehiaketaren sariak igande honetan emango dira

Non: 
Mosku
Data: 
Igandea, Martxoa 8, 2015 - 12:30
Antolatzen du : 
TAS

asun casasola_martxoak8_sari banaketaTxingud Anti sexistatik pozez hartu dugu Asun Casasola Ipuin lehiaketak izan duen arrakasta.

Gure txikitasunetik Asunek egiten duen lana goraipatu eta Nagoreren memoria mantentzeko ekimena martxan jarri eta bidean topatu ditugun bidai lagun mordoa aurkitzea, itxaropenez betetzen gaitu.

90 ipuinetik gora jasotzeak, 90 pertsona horiek berdintasunean oinarritutako etorkizun batekin amestu eta idatziz hura irudikatzen dutela esan nahi du eta horrek txikitasuna handi egiten du.

Bereziki irundarrek parte hartu dute era hori guretzat, lanean jarraitzeko bultzada izugarria da.

Esker oneko mezu asko ditugu: Epaileen eskuzabaltasuna, (mila esker Eneritz Dueso, Rosa Arburua, Javier Gil, Itziar Gomez, Mertxe Tranche,  Alfonso Sastre eta Asun Casasola) TAS osatzen dugun elkarteen inplikazio handia, Oskarbi eta fotokopen jardun txukuna, bidea zabaltzen lagundu duten komunikabide eta blogak....

Irungo herriaren aurpegi solidario eta kritikoenak Martxoak 8k duen balore sinbolikoa handitzen du.

Martxoak 8a emakumeon eguna da, botere harremanak zaputzeko eman diren pausuak gogoratzeko, elkar konpartitzeko eguna dugu. Horregatik ekimen hau eta beste asko antolatu dugunok Asun Casasola ipuin lehiaketaren sari banaketara gonbidatzen zaituztegu. Urdanibia plazan izango da hitzordua, Igandean Martxoaren 8 goizeko 12.30tatik aurrera. Bertan jasotako ipuin batzuen irakurketa egingo da eta ondoren Sari Banaketa.

Irundar guztiak parte hartzera gonbidatzen ditugu.

Aldi berean Txingudi Anti sexista osatzen dugun eragileak Martxoak 8aren inguruan antolatutako ekimenen berri ematen dizuegu.

Etiquetak: