Akupunturari buruzko hitzaldia

Non: 
Beran, “Beralandeta” aretoan
Data: 
Ostirala, Urtarrila 23, 2015 - 18:30
Antolatzen du : 
"Bidazi" elkartea

Akupunturari buruzko informazioa:
Osasuna zaindu eta sendatzeko erabiltzen den aspaldiko teknika bat da akupuntura. Gorputzean zehar mugitzen den energian lan egiten du, puntu zehatz batzutan orratz txiki batzuk sartuz.  

Teknika hau, medikuntza tradizionalaren lagungarri izan daiteke hainbat arazoetan: min ezberdinetan; behetikoak eta idorreriak kentzeko; Antsietatea arintzeko; erretzeari uzteko (“Chiapi” metodoa erabiliz)….

Bidaziri buruzko informazioa:
Bidasoaldean hedatua den “Bidazi” elkartean, bertako baserritar, familia, ekoizle ttiki eta kontsumo taldeak elkartzen dira (300-400 herritar), haien osasunari garrantzia ematen diotelako eta eskualde hobe bat eraiki nahi dutelako, bertako ekonomia bultzatuz eta lanpostu duinak sortuz, lehenengo sektorea biziberrituz.

Bidaziren filosofiaren ardatza kontsumo eta ekoizpen kontziente eta arduratsua da, eta horren inguruan bertze hainbat arlo ere ukitzen ditu: energia berriztagarriak, banka etikoak,  hondakinen gestioa, bidezko merkataritza, software librea, hizkuntza ekologia…

Izatez, “Bidazi”k  hamar urte ditu, baina 2013ko udaberrian fase berritzaile batean sartu zen, eta 2014ko apiriletik bazkideek lokal bat dute Alkaiagan (Behobiatik 8 minutura, Bera herria baino lehen) non haiek aukeratzen dituzten produktu osasuntsuak (bertako fruta eta barazkiak, esnekiak, edariak, pasta, lekaleak, zekaleak, irinak, gailetak, olioak...) eskuratzeko aukera dute. Bestelako eredu bat bultzatu eta jaten ikasteaz gain, modu demokratiko eta transparentean antolatzen den irabazi asmorik gabeko elkartean formazioa ere ematen dute, ikastaroen bidez (elikadura, kosmetika, energia....).

Hauek dire bazkidetzeko baldintzak:
  - Sarrerako 50 €-ko ordainketa bat
  - 36 € urteko kuota.  
  - Urtean 3 0rdu auzolan

Etiquetak: