XIII. puzzle-txapelketa, Familia artekoa edo Taldekoa

Non: 
Palmera-Montero
Data: 
Igandea, Maiatza 24, 2015 - 10:30 -tik Astelehena, Maiatza 25, 2015 - 12:55 -ra
Antolatzen du : 
Santiagoko Deabruak

Santiagoko Deabruak.- Maiatzaren 24an (igandea), 10:30etik 13:00ra bitarte, familia arteko edo taldeko XIII Puzzle-txapelketan parte hartu nahi duzuen guztioi jakinarazi nahi dizuegu izena eman  dezakezuela  648  02  85  90  telefonora  deituz  edo santiagoko.deabruak@gmail.com helbidearen bitartez.

Txapelketa Palmera-Montero auzoan egingo da; hain zuzen ere, Zura Jatetxearen aurrean dagoen plazan. Gutxienez, bi lagunez eta gehienez, lau lagunez osatutako familiek eta taldeek  parte hartu ahal izanen dute. Derrigorrezkoa da partaideetako bat gutxienez 14  urtekoa edo gazteagoa izatea.

Familiako edo taldeko 10 €-ko inskripzioa txapelketaren egunean ordainduko da.

Etiquetak: