Elikadura burujabetza

Non: 
Irun-eko Ekocenter (Emaus)
Data: 
Asteartea, Urtarrila 27, 2015 - 18:00 -tik Asteazkena, Urtarrila 28, 2015 - 17:55 -ra

Bidazi.- Ideia bati bizia emanez. Elikadura Burujabetzako esperientzia ekonomikoetan, bideragarritasun integraleko prozesuetarako tresna praktikoa_ izenburua duen eskuliburuaren aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu. Hau da Emaús Gizarte Fundazioak, EHNE-Bizkaiarekin lankidetzan, argitaratutako azken lana.

Material hau entitate eta pertsona desberdinen partaidetzaren ondorioa da. Alde batetik, ekonomia solidarioan, ekonomia feministan eta elikadura burujabetzan jarduten duten eragileena. Bestalde, bereziki Euskal Herrian, baita estatu mailan eta Brasilen ere, elkarrizketatutako ekimen ekonomikoena.

Gida honen helburua, agroelikadura sektorean esperientzia ekonomiko bat martxan jartzeko asmoa duten, baina marko kapitalista batetik egin nahi ez duten pertsona horientzat kontsultarako, orientaziorako eta laguntzarako material batean bihurtzea da; edo dagoeneko martxan dauden horientzat baina, beraien esperientzietan aldaketaren bat barneratzea pentsatzen ari direnak (planifikazio edo kudeaketa tresnak, kontuan hartzeko aldagaiak, etab.).

Nolabait esateko, agroelikadura sektorean enpresa txikien sorrerarako, kudeaketarako eta eraldaketarako proposamen metodologiko bat izan nahi du, Ekonomia Solidarioaren eta Ekonomia Feministaren ikuspuntutik. Eskuliburuaren aurkezpen honetan, Maíra Cavalcanti Rocha izango dugu lagun. Bera NESOLeko (Ekonomia Solidarioko Sao Paulo Unibertsitateko Taldea, Brasil) kidea da eta, hain zuzen ere, esperientzien bilketan eta lan esparruaren definizioan parte hartu du.

Aurkezpena urtarrilaren 27an izango da, arratsaldeko 6tan, Irun-eko Ekocenter-ean.

Eskuliburua ikusteko eta doan deskargatzeko: http://issuu.com/grupoemausfundacionsocial/docs/elikaduraburujabetzabidezkomerkatar

Etiquetak: