2015-eko IRUNGO EUSKAL JIRA

Non: 
Urdanibia Plaza-Mosku
Data: 
Larunbata, Abuztua 8, 2015 - 00:00 -tik 23:55 -ra
Antolatzen du : 
Irungo Euskal Jira

argazkiaEgun osoan zehar "Irungo Euskal Jira IX. Argazki Lehiaketa". Oinarriak HEMEN jaitsi ditzakezue.

    • 09:00 : Txalaparta hiriko hainbat tokitan.
    • 10:00-13:00 : Hainbat taldek musika eta dantza emanaldia eskainiko dute hiriko auzoetan barrena.

URDANIBIA PLAZAN :

  • 10:30 : Artisau-lanak.
  • 11:00 : Hainbat saio oholtzan: trikitixak, dantzariak eta abar.
  • 11:15 : Taberna irekiko da. Txistorra, sagardoa eta abar dastatzeko aukera izango da.
  • 11:30 : Herri kirolak.
  • 12:00 : Parte hartzen duten gurdien erakusketa (16:00ak arte).
  • 12:30 : Bertsolariak.
  • 13:00 : Dantzariak.
  • 14:00 : Desfilean parte hartuko duten musika eta dantza taldeei eskainitako bazkaria Irungo Atsegina Elkartean.
  • 17:00-21:30 : Taberna irekiko da. Sardinak, txistorra, sagardoa eta abar dastatzeko aukera izango da.
  • 18:00 : Euskal Jiraren desfilea Ibilbidea: Mendelu, Hondarribia kalea, Colon pasealekua, Genaro Etxeandia plaza, Foru Kalea, Kale Nagusia, San Juan Plaza, San Martzial Kalea eta Urdanibia Plaza.
  • 20:00 : Irungo eta Hondarribiko txistulariek “Irun Hiria” Musika Bandarekin batera emanaldi bat eskainiko dute, eta “Agur Jaunak” eta “Gernikako Arbola” joko dituzte.
  • 20:30 : Kemen Dantza Taldearen eskutik ”Dantza Jira Erromeria”.

OHARRAK :

Jaietako Batzordea ez da erantzule izango Irungo Euskal Jirak dirauen bitartean gerta litezkeen istripuez.

Era berean, beretzat gordetzen du egitarau honetan edozein aldaketa egiteko eskubidea.

Etiquetak: