Abenduak 8 Bilbon Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen aurkakoa Elkarrretaratzea

Non: 
Biribila Plaza Circular (Bilbo)
Data: 
Osteguna, Abendua 8, 2016 - 12:30

Abenduak 8 Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen Aurkako Eguna izanik, dagoeneko batu garen 20 elkarte ezberdinek (momentuz, beste batzuen atxikimendua eta parte hartzea espero dugu) Elkarretaratze bat antolatu dugu Bilboko Biribila Plazan. Aldarrikapenak 12:45ean egingo ditugu.

Egun hau Elefante zuriaren irudiz sinbolizatzen da (mantentze kostua, ematen dituen onurak baino handiagoa duten jabetzei esleitu zaie izena) eta egindako, egiten eta egiteke dauden elefante zuri ugari ditugu Euskal Herrian; Abiadura Handiko Trena, Fracking, Garoña, Coke Planta, errauskailuak, Itoiz, “SuperSur”, “Los Arcos” Nafarroako Zirkuitua, “Variante Sur Ferroviaria”…

Europan zehar ere beste hainbeste daude eta hainbat mobilizazio desberdin burutuko dira, esaterako, Italian, Alemanian, Frantzian...

AHT Gelditu! Elkarlana, Baskale (eusko-alemaniar elkarte soziokulturala), Berri-Otxoak (plataforma contra la exclusión social y por los derechos sociales), Sare Antifaxista, Steilas, LAB, Brujas y Diversas/Sorgin eta Anitzak, M15M Bizkaia, Meatzaldea Bizirik, Ecologista Klima Berdea, Ekologistak Martxan, Basagure Ekologista Taldea,  Kakitzat,  Ikasle Abertzaleak,  Mugarik Gabe, KEM – MOC, Eguzki, Fracking Ez

Etiquetak: