Kontzertua: Miryam Quiñones

Non: 
Kabigorri
Data: 
Larunbata, Azaroa 19, 2016 - 23:00 -tik Igandea, Azaroa 20, 2016 - 22:55 -ra

Miryam Quiñones
Latinoamerikar Egile Kantu Garaikidearen hedatzaile ezagun eta irmoenetako bat da. Miryam Quiñonesek musika ibilbide zabala du. Limako Unibertsitateko arte tailerretik, Musikako Kontserbatorio Nazionaleko ikasgeletatik, Kodaly Institututik eta Txileko Santiagoko Ahots Arteen Eskolatik, besteak beste, pasa ondoren.

Gizarte komunikatzailea da eta hainbat taldetako partaidea da. Orain bakarlari gisa dihardu, eta Argentinan, Alemanian, Bolivian, Brasilen, Txilen, Korean, Costa Rican, Kuban, Ecuadoren, El Salvadorren, Espainian, Frantzian, Guatemalan, Hondurasen, Nikaraguan, Panaman, Uruguain eta Venezuelan ibili da kantari.

Azken urte hauetan hainbat herrialdetan trobadoreekin partekatu du eszenategia, kultur ekitaldi ugaritan eta garrantzitsuetan. * 2007ko otsailaean, Miryam gonbidatu berezia izan zen Silvio Rodríguez trobadore kubatarrak Peruko Liman eskaini zuen kontzertuan.

Interpretazioen bidez, entzuten duenari ekarpena egiten duen gizaki kantu bat eskaini nahi du Miryamek, alegia modu eder eta sentituan beste zerbait adierazi nahi duen kantua.

Era independentean egindako zortzi ekoizpen ditu eginak dagoeneko; haien artean,'Con el Alma en Vilo' nabarmentzen da. Luxuzko disko bat da eta Silvio Rodríguez, Vicente Feliú, Augusto Blanca, Teresa Parodi, Jorge Fandermole eta Alberto Rojo dira partaideak.

2015ean, 'Las Flores buenas de Javier' diskoa aurkeztu zuen. Javier Heraud olerkariaren omenezkoa da eta Kuban grabatu zen Vicente Feliú trobadore ospetsuarekin batera.

Urte berean, martxoaren eta ekainaren artean, Ibermúsicas Fondoak emandako sari bati esker egin zuen 3 hilabeteko bira bat egin zuen Espainian zehar.

Geroago, Kultur Garapenerako Argentinar Fondoaren saria jaso zuen eta horri esker joan zen 2016ko Seuleko Jazz Jaialdira, zeina Korean egin zen aurtengo maiatzean.

Gaur egun Peruko Egile Kantu Garaikidearen omenaldi proiektu bat garatzen ari da.

Etiquetak: