Hilaren 11n, otsaileko bertso gaua

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Otsaila 11, 2016 - 19:30
Antolatzen du : 
Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Irunabar.- Santa Ageda bezperan egokitu da otsaileko lehen osteguna, eta, hori dela eta, bigarrenerako egingo dugu guk Kabigorrirako deialdia. Beraz, otsailaren 11rako jarri dugu zita, Kabigorrin bertan, nola ez!, eta 19:30etatik aurrera.

Otsaileko bertso gauean Manu Goiogana irundarra, Izarne Zelaia donostiarra, Julen Zelaieta beratarra eta Alaia Martin oiartzuarra ariko dira kantuan, Oihana Aranburu hondarribiarra eta Miren Irigoien oiartzuarraren esanetara. Bestalde, Peio Iriarte, Txingudiko Bertso Eskolako gazte irundarraren eskutik heldu zaizkigu txanda honetan bertso jarriak, haren berberaren ahotik entzungo ditugunak.

Etiquetak: