Hitzaldia: “KUTXABANK. El saqueo de Euskal Herria”. Ahoztar Zelaieta

Non: 
Hondarribiko alde zaharreko Kultur Etxea
Data: 
Ostirala, Apirila 15, 2016 - 19:00
Antolatzen du : 
Hondarribiko EH Bildu

Hondarribiko EH Bildu.- Kutxabank-en pribatizazioaren inguruan gertatu zena eta gertatzen ari denari buruz gehiago jakin dezagun, datorren ostiralerako hitzaldia antolatu dugu.

Hizlaria, Ahoztar Zelaieta ikerlari eta idazlea izango dugu eta duela gutxi argitaratu duen “KUTXABANK. El saqueo de Euskal Herria” liburua aurkeztuko digu.

Ahoztar Zelaieta Egin egunkariko ikerketa taldeko kide izan zen. Garzon epaileak Egin egunkaria itxiarazi ondoren Ardi Beltza aldizkariko editorea izan zen eta berriro ere Garzon epaileak aldizkari hau itxiarazi ondoren Kalegorrian aldizkarian lana egin zuen.

Bere liburuan Kutxabank-i buruzko informazio interesgarri eta garrantzitsua agertzen du eta azken hamarkadan egindako ibilbide negargarriaren laburpen bat egiten digu:
    “El árbol no deja ver el bosque. Kutxabank aflora la punta de su iceberg: El escándalo del caso Cabieces, la dimisión del presidente Mario Fernández, las presuntas tensiones entre PNV y patronos de las cajas de ahorros, fondos buitres, las sicav y patrimonios multimillonarios… pero entre los bastidores se mueven altos cargos de Hacienda del PNV, algunos fichados por firmas de abogados y consultores que asesoran a grandes fortunas, evasores fiscales, lobbies e imputados. ¿Esta Kutxabank destinada a desaparecer o a ser adquirida por el BBVA? EL Corte Inglés y BBVA, apoyados en fondos buitre infiltrados en participadas como Euskaltel, pretenden convertir el sistema financiero vasco en una megatienda online. Aquí se desvela la nueva alquimia financiera que poco aporta al tejido productivo vasco. También las maniobras de la casta frente a incertidumbres marcadas por la gestación de nuevos movimientos políticos y sociales en Euskadi.”

Ahoztarrek Kutxabank-en nork agintzen duen analizatzen du, desinbertsioei buruzko ibilbide-orria nork zehazten duen edo Burtsarako irteera nork erabaki zuen, eta erabaki hauek Euskal Herriko ehun finantzieroaren deslokalizazioan duten eragina.

KUTXABANK. EL SAQUEO DE EUSKAL HERRIA
Apirilak, 15 ostirala. Arratsaldeko 19.00etan.
Alde zaharreko Kultur etxeko 103 gelan (Denda kalea, 18)

Etiquetak: