Igandean ESKUEN EGUNA!! Batu zure eskuak ere!!

Non: 
Hondarribia, Hendaia, Landetxa
Data: 
Igandea, Ekaina 12, 2016 - 10:00 -tik Astelehena, Ekaina 13, 2016 - 09:55 -ra

Erabakitzeko eskubidearen aldeko mobilizazio eta jai handi honetan, oinezko 3 martxa abiatuko dira 10:00etan Hondarribia eta Hendaiako espigoietatik eta 11:00tan Landetxako Auzo Elkartetik.

Gazteek zita berezia dute 11:00tan FICOBAN. Bertan BURRUNBA elektro txaranga izango dute eta ekitalditxo txiki bat egingo da. Ondoren Hendaiako martxarekin bat egingo dute.

3 martxa hauek (koloretsuak eta animatuak) Irungo Zabaltza plazan elkartuko dira 12:00tan eta bertan, 12:30tan GURE ESKU DAGOren ekitaldia burutuko da. Polita eta ikusgarria izango da. Bildutako jende guztien eskuak erabiliz HAUTETSONTZI ERRALDOIA eraikiko dute eta ARGAZKI ERRALDOIA aterako da. Jarraian pintxoak, edariak, musika, eta sekulako giroa egongo da hiru herrietako jendearen artean.

ITSASOKO MARTXA ere antolatu dute. 10:00tan Hondarribia eta Hendaiako espigoietatik abiatu eta Santiago zubiraino joango da eta bertan ekitalditxo sinboliko bat egingo da 11:00ak aldera.

14:30tan bazkaria izango dela EKTren elkartean. Prezioa 17 eurokoa izango da eta erreserbak egiteko 628170530 telefonora deitu behar da.

Etiquetak: