GEURE GAINETIK IZARRAK BAKARRIK!! GAZTERAIKI!!

Non: 
Barañain, Nafarroa
Data: 
Ostirala, Abendua 9, 2016 (Egun osoa testuinguruan: datetime) -tik Igandea, Abendua 11, 2016 (Egun osoa testuinguruan: datetime) -ra
Antolatzen du : 
Gazteraiki, Gazte Mugimendua

Hilabeteak igaro dira Añorgan elkartu eta iraultza txiki hau abiatu genuenetik. Arnastu, birikak ongi bete eta Euskal Herria alternatibaz josteko hautua egin genuen. Gaur arte. Arlo ezberdin eta anitzetan banatuta, hilabete luzez, garunari eragin, eztabaidatu, hausnartu eta mahai gainean jarri ditugu autogestioan oinarritutako hemezortzi proiektu. Euskaratik etxebizitzara eta elikadura burujabetzatik komunikaziora. Gazte prekario izan eta karriketako argiak itzaltzetik, udaleku feministak antolatzera.

Mugimendua gara, mugimenduak gaitu egiten. Zain egoteaz aspertuta dagoen gazteria gara, tresnak eskutan hartuta, etorkizuna gure kabuz eraikitzeko hautua egina dugunak. Eztanda egitera goaz. Jarrita dugu data: abenduaren 9, 10 eta 11 Barañaingo zerupean egingo dugu bat. Eztabaidatu, dantzatu, hitz egin, parte hartu eta izarrak ikusteko. Eraikitzeko. Geure gainetik izarrak bakarrik!

INFO+ http://gazteokeraikitzen.topatu.eus/

NOR GARA?

Euskal Herriko gazte mugimenduaren baitan proiektu eta esparru anitzetan aritzen garen gazteak gara. Inoren zain egon gabe, gure kabuz ekin diogu alternatibak eraikitzeari. Izan ere, aspertuta gaude prekarietatera kondenatzen gaituen sistemaz eta helduen botereaz; beti beraientzat pentsatutako dinamiketatik ezin askatu, ezin gauza berriak proposatu.

Dinamika honen helburua da, autogestioan sakonduz, gure beharrei erantzuten dien ahalik eta proiektu gehien sortzea eta horien biziraupena eta osasuna bermatzea. Hori sustatzeko, topaketa bat antolatuko dugu udazkenerako. Hori izango da inflexio puntua, baina bidea izango dugu helburu: gazte mugimenduko norbanako eta proiektuen arteko sarea jostea eta elkarlanean aritzea.

Prozesu erabat irekia da, eta zu ere beharrezkoa zara bertan. Zuzenean borroka ildoekin jarri zaitezke harremanetan beraien ataletan agertzen diren helbide elektronikoetara idatzita. Kontaktu orokorrerako, edozein zalaza argitu zein ekarpenak egiteko, idatzi hemen azpian duzun helbidera.

eraikuntzalanetangaude@riseup.net


Etiquetak: