Bizitruk, bigarren eskuko bizikleten azoka

Non: 
Donostiako Easo plazan
Data: 
Larunbata, Ekaina 18, 2016 - 10:30

Kalapie.- 2006 urteaz geroztik, KALAPIEK, BIZITRUK, bigarren eskuko merkatuak, antolatzen du ekainean bigarren eskuko bizikletak saltzeko. Aurreko edizioetako arrakasta ikusita, Bizitruken hamargarren edizioa antolatu da ekainaren 18rako, Easo plazan.

Bizitruk merkatuak bi helburu ditu: hondakinak murriztea berrerabilpenaren bidez eta mugikortasun jasangarria bultzatzea. Azken urteetan, bizikletaren erabilpena izugarri igo da, eta Donostiako jasangarritasunaren oinarri bihurtzen ari da. Arrazoi bat edo bestearengatik erabiltzen ez den bizikleta bat berriro zirkulazioan jartzen badugu, kontsumo arduratsua sustatzen ari gara.

Umeei bizikleta txiki geratu zaiela eta ez dakizula zer egin berarekin? Zure bizikleta aldatu nahi duzula? Egoera onean dagoen bigarren eskuko bizikleta bat erosi nahi duzula? Ekainaren 18an, larunbatean, Easo plazan, aukera ezin hobea duzu erabiltzen ez duzun bizikleta hori saltzeko edo bilatzen ari zarena aurkitzeko.

Bizikletei eskainitako merkatu berezi hau elkarlanean antolatu dute Donostitrukek eta Kalapiek, hiriko txirrindularien elkarteak.

Saldu nahi den materiala goizeko 8:00etik 10:00 bitartean utzi ahal izango da. Bizikleta bat saldu nahi dutenek adin nagusikoak izan behar dute, NAa aurkeztu beharko dute eta bizikletaren “bastidore” zenbakia apuntatuta eraman beharko du, lapurtutako bizikleten salerosketa saiheste aldera. Saltzaileak. Kalapie elkarteko kideek bizikletak zaindu eta saldu egingo dituzte, bizikleta bakoitzeko 3 € kobratuz.

Salmenta 10:30tan hasiko da.

Larunbatean bertan, 14:00an, itzuli beharko da salmentaren zenbatekoa edota saldu ez dena jasotzera.

Hiritarrei dei egiten dizuegu bizikletak aldatu edo erosi ahal izateko, Bizitruken parte hartzera.

Etiquetak: