Txirrinka Lakaxitara etortzear da! Antzerki Maratoia, maiatzak 27 eta 28

Non: 
Lakaxita, Calle Anaka 20, Irun
Data: 
Ostirala, Maiatza 27, 2016 - 21:00 -tik Larunbata, Maiatza 28, 2016 - 23:45 -ra

zerua.pngDatorren asteburuan, hainbat mugimendu sozial zein sindikalek antolaturiko Txirrinka Ekimenean argi eta ozen esan nahi dugu  “Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!”. Txirrinka Hendaian hasiko da ostiralean, maiatzaren 20ean eta Bergara-Angiozarren amaituko da 22an Euskal Herrian zehar ibiliko diren lau zutabeak batuz.

Lakaxitan ostiralean 17:45etan izango dugu parte hartzeko aukera, hartu zure txirrinda eta etorri zaitez proiektu txikitzaileak ez ditugula nahi adieraztera, San Miguel-Anaka berdea nahi dugula adieraztera.

Txirrinkaren egitaraua jarraituz, nahiz eta beste lekuetan preTxirrinkak antolatu, guk originalak izan nahi genuenez, postTxirrinka antolatu dugu: izugarrizko Antzerki Maratoia! Proiektu txikitzaile eta zementatzaileen aurrean, Lakaxitan cabaret vampirikoa nahi dugulako!

Antzerki Maratoia Maiatzaren 28 eta 29an egingo da, antzerki hauekin:

OSTIRALA  MAIATZAK 27

  • 21.00  "Requiem para Enriquez"  El concertino antzerki taldea.

LARUNBATA MAIATZAK 28

  • 18,00 "Paz no está con nosotros" Amildegi antzerki taldea
  • 18,30 Fragmento de "Entre espejismos Cabaret" El Escondite Teatro
  • 19.30 Cabaret Vampírico: T´ombligo teatro.
  • 20:30 Cuando Clide conoció a Bonnie: Nabarro eta Laura
  • 21.30 Jeremiah (Kantaria)

PLAN SANTANIKOEN AURREAN, CABARET VAMPIRIKOA!

Etiquetak: