Añorga Txikiko Firestonen urriaren 29, 30 eta 31an Hackmeetinga izango da

Non: 
Añorga Txikiko eraldatu eta autogestionatutako Firestone fabrika
Data: 
Larunbata, Urria 29, 2016 - 00:00 -tik Astelehena, Urria 31, 2016 - 23:55 -ra

Añorga Txikiko (Donostia-Euskal Herria) eraldatu eta autogestionatutako Firestone fabrikak, hacktibisten arteko urteroko jasoko du, 17. Hackmeetinga, Hackstone. Topaketa urriaren 29, 30 eta 31ean izango da eta subirautza sozial eta teknologikoaren inguruko gai desberdinak jorratuko dira bertan: energia, zifratzea, P2P, kultura askea... Sarrera muxutruk izango da eta antolaketa modu guztiz horizontalean egingo da. Hau dela eta, hitzaldiak, tailerrak, aurkezpenak, mahainguruak edota debateak proposatzera edo eskatzera deitzen diogu komunitate hacktibistari, baina baita kazetari, aktibista sozial eta interesatua dagoen inorri.

Añorgan aurkitzen den lantegi hontan 2015ko maiatzak 1 Donostialdeko herri mugimenduak "Eraldia" burututako ekintzaren ostean, autogestioa bidea duen hainbat ekimen garatzen ari dira.

Hackstone 2016 espazio baten okupazioaren eta sarearen okupazioaren arteko lotura izango da, hau da, fabrika baten autogestio kooperatiboaren eta teknologia askeen garapen komunitarioaren artekoa. Ikuskizunaren gizartearen gainbehera geroz eta ageria den garai hauetan, lurrean duen eragin eta iraina hare eta harrigarriagoa denean, gobernatzen gaituzten soziopatek hitzez eta ekintzez kondenatzen gaituztenean, emozioen depresio batera eta ondorioz datorren geldikortasunera eramanez. Ziberespazioko izakiei dei egiten diegu, zuen arteko desberdintasunak utzi; informazioa inoiz baino hobe mugitzen den honetan, gorputz, buru, sistema, gobernu eta korporazio guztiak hackeatzean jarraitzera. Horrela bakarrik aldatu ditzazkegulako gizartearen barne kodigoak, egunez egun, ahalik eta solidarioena izan arte. Orain inoiz baino gehiago, hackeatu planeta!

17. Hackmeetinga da hau. Hackmeetingeko antolakuntzatik urtero Penintsula Iberikoko leku desberdinetan egiten saiatzen gara. Arrazoia? Hackmeetinga jasotzen duen herria teknologia eta bere erabilpen sozioalen ingurko inbestigazio, esperimentazio eta aktibismorako espazio fisiko batengatik aberastua gelditzen da. Eduki, erlazio eta montatzen den azpiegituratik dator aberastasuna. Hackmeetinga igarotzen den leku okupatu, berreskuratu eta libreetatik opariak uzten saiatzen da.

Informazio guztia Hackmeetingeko Wikian (http://sindominio.net/hackmeeting) batzen da edo korreo listan (hackmeeting@listas.sindominio.net), non jarduerak proposatzeko, bakoitzaren nahiak, zalantzak edo antolakuntzan parte hartzeko deia egiten dugun.

Hackeatu planeta!
http://sindominio.net/hackmeeting/wiki/2016/Manifiesto

Etiquetak: