Osasunaren aldeko giza katea, erraustegiaren kontra. Maiatzak 29, denok Donostiara!

Non: 
Donostin
Data: 
Igandea, Maiatza 29, 2016 - 16:55

cartelHondarribiko EH Bildu.- Datorren igandean, maiatzak 29a, erraustegiaren aurkako mugimenduak Onkologikoa eta Diputazioaren artean giza katea antolatu du. Ekintza honen helburua herritarrok EAJk inposatu nahi duen erraustegiaren aurka gaudela ikusi araztea da. Datozen 30 urteetan gipuzkoarrok ordaindu beharko dugun makro eraikuntza honen aurka eta oso kutsakorra eta arriskutsua den erraustegiaren aurka dago EH Bildu.

Giza Kateak Donostiako Onkologikoa eta Diputazioa lotuko ditu; Onkologikoa, erraustegiak hara eramango gaituelako lehenengoz, eta Diputazioa, hori gerta ez dadin erreakzionatzeko eskatzen diogulako.

Diputazioaren esku dago errauskailua geratzea. Erraustegiaren aurkako mugimenduak ibilbide bat diseinatu du eta gune ezberdinak herrika banatu ditu. Atxikita bidaltzen dizuegu ibilbide osoa eta Bidasoari dagokion gunea, 4. gunea, Anoetan hasten dena.

Guztira 3500 lagunekin osatu nahi dute ibilbidea (5km) baina kalkulu hau pertsonako  1.5 metrorekin egin da. Beraz, ahalik eta jende gehien biltzen saiatu behar dugu lasai ibiltzeko eta katean eroso egoteko.

Hemen dituzue egun horretarako ohar batzuk:

  • Zonaldea: 4 (mapa atxikirik) Elkartzeko gunea: Anoetako sarrera
  • Hitzordua: 11:30tan elkartzeko gunean. 11:45 katea osatuko da eta 12:00tan testigua bizikletaz abiatuko da Onkologikotik.
  • Informazio gehiago www.erraustuez.org web gunean.

Hainbat arrazoi daude erraustegiaren aurka gaudela azaltzea. Alde batetik, zientifikoki frogatu delako oso kaltegarria dela gure osasunarentzat. Beste batetik, ekologiko ikuspuntutik astakeria bat delako behar duen energia izugarriagatik eta sortzen dituen errauts kaltegarriengatik. Eta bukatzeko, ekonomikoki gipuzkoarrok urte askoan hipotekaturik biziko garelako.

Hondarribiko EH Bilduk bat egiten du erraustegiaren aurkako mugimenduak egin duen deialdiarekin eta mezu honekin igandean Anoetara joateko gonbita luzatzen dizuegu. Animatu!!

Etiquetak: