Abuztuak 31ean Irun Karrika Nagusiko jaia, San Ramon, ospatuko da

Non: 
Karrika Nagusia
Data: 
Asteazkena, Abuztua 31, 2016 - 00:00 -tik 23:55 -ra

Beste urte betez, eta badira 25 dagoeneko egun hau ospatzen dela eta aurten Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkartetik adin guztietarako ekintzaz beteriko egitaraua prestatu da.

Duela 25 urte, karrika Nagusiko hainbat bizilagun eta bertan ibili ohi zirenen talde batek San Ramon eguna merezi zuen bezala ospatzeko antolatzea erabaki zuen eta gaur egun arte egun kutun honek ez du hutsik egin. 25 urte hauetan, hainbeste pertsonak egindako lan handia eskertu eta aitortu nahi dugu.

25. urteurrena ospatzeko asmoz, Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkartetik egun honen funtsa jaso nahi izan dugu logotipo batekin, guztiek jaia ezagutzeko. Gure bazkide Arrate Etxebarriak jaso du abuztuak 31ko funtsa galtzada-harri eta espartina bezain bereizgarriak diren elementuak erabiliaz. Bestalde, aurten beste jai handien moduan, diana estreinatuko dugu. Abuztuak 31ean 9:00tan, Peña Poteo txarangako kide den Ion Olaizolak sortutako Dianarekin esnatuko ditugu bizilagunak.

11:00tan Siervas de Jesus-en kaperan meza ospatuko da karrika nagusiko hildakoen alde, Atzokoak abesbatzaren partaidetzarekin.

11:45ran San Ramon santua jaitsiko da Karrika Nagusitik Anakako Kofradiaren txirula eta danbor bandarekin.

12:30tan Salda eta ardo zuria banatuko da, aurretik Atzokoak abesbatza eta Anakako Kofradiaren bandaren emanaldi txiki bat egongo delarik.

13:00tan “trikitxopereoa” inguruko tabernetan zehar 14:30tan Batzokiko Nabartenea Elkartean ospatuko den herri bazkari arte. Bazkarirako txartelak salgai daude Pombar zapata dendan eta Batzokia tabernan 30€tan abuztuak 29rarte.

18:00tan haur jolasak eta aurpegiak margotzen hasiko dira, eta 18:30 txokolatada. Ordu berean Peña Poteo txaranga aterako da.

19:00tan, nazioarteko espartin jaurtiketa lehiaketa hasiko da txikienentzat eta 19:30ak inguruan helduen txanda izango da.

20:30tatik aurrera musika izango da DJ baten eskutik 23:30ak inguru arte egun handi honi amaiera emateko.

Egitarau guzti hau ezin izango zen posible pertsona eta saltoki askoren laguntza gabe, beraien konpromiso eta inplikazioa eskertu nahi diegu.

Alde Zaharra San Juan Auzo Elkarteak Irundar guztiak gonbidatu nahi ditu jai honetan ongi pasatzera hurbil daitezen.

GORA SAN RAMON!!

Etiquetak: