Ongi etorri Erefuxiatuak Ekimenak

Non: 
Zabaltza Plazan, Irun
Data: 
Larunbata, Maiatza 28, 2016 - 16:00 -tik Astelehena, Maiatza 30, 2016 - 17:55 -ra
Antolatzen du : 
Herri eragile

errefugiatuakOngiEtorriIrunKartela.jpgOhar honen bidez datorren astebururako herri eragile ezberdinok antolatu dugun ekimen baten berri eman nahi dugu. Asmoa, errefuxiatuekin lotsarazi behar gaituzten gertakariekin  kontzientziatzea da, bai jendartea baina baita instituzioak ere.

Irun ez da gertakari honetatik at bizi. Europar Batasunak eta Turkiak sinatutako Tratatua, pertsonen salerosketa dirudiena, zein eurek sortu ez duten gerra nahiz beldurretik ihesean dabiltzan milaka pertsonek jasaten ari diren tratua, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsaletik at, mespretxagarria, salagarria eta onartezinak dira. Giza Eskubideak ez dira negoziatzen.

Errefuxiatu deitzen ditugun horiek, zeinak izen eta abizen propioak dituzten, izuaren iheslariak dira, neurri handi batean “mendebaldeko” interes ekonomikoek sortutako izuarenak, infernua deitu dakiokeen egoerarekin egiten dute topo Europara iristean. Hori, iristea lortzen dutenek, zeren asko eta asko bidean gelditzen baitira, Mediterranear itsasoan itoaz euren askatasun ametsa.

Birgogoratzeak merezi du gure lurretan ere, eta ez hain aspaldi, pertsona askok ihes egin behar izan zutela gerra zibila eta bere ondorioen biktima lez. Egun ere, ikusten gabiltza nola hainbat gaztek atzerrira joan behar duten krisitik ihesean, bizitza duin baten bila. Hau guztiarengatik, ezin ulertuzkoa zaigu estatu españolak sinatu berri duen Tratatua, pertsona on orori lotsarazteko modukoa.

Halaber, instituzioen jarrera onartezina da, herri zein lurraldetakoena, eskuak garbitzen dabiltzala dirudielarik, pertsona hauek sufritzen ari diren tratu laidogarriari sorgor eginez. Memoria beharrezkoa da... eta bereziki, elkartasun eta enpatia.

Hau guztiagatik erabaki dugu ekimen ezberdinak antolatzea astebururako Irunen, Zabaltza plazan hain zuzen ere. Kanpin dendak egongo dira, giza-kateak, Hitzaldiak, hausnarketak, haur tailerrak... Argazki erakusketa bat ere izango dugu errefuxiatuen dramaren inguruan.

Ekimen hauetaz beste, pardel eta konpresak jasoko ditugunez Calais eta Chioseko akanpalekuetara bidaltzeko, herritarroi produktu hauen bilketan parte hartzeko gonbitea egiten diegu.

errefugiatuakOngiEtorriIrunLogoa.pngJarraian asteburuko ekimenen programazio osoa:

Maiatzak 28, Larunbata

  • 16:00 Muntaia
  • 17:00 Aurkezpen ekitaldia
  • 17:30 Hitzaldia
    • Haur Tailerra
  • 19:30 Giza Katea
  • 20:00 Hitzaldia: (Zaporeak)
  • 21:30 Kontzertua (Ras Miguel y Tafari…)

Maiatzak 29, Igandea.

  • 12:00 Hitzaldia: (Emeki)
  • 13:30 Bertsoak eta Txalaparta
  • 17:00 Giza Katea
  • 18:00 Kontzertua (Black Moon)
  • Itxiera ekitaldia

Etiquetak: