Altzarien zaharberritze II. Topagunea

Non: 
Lakaxita
Data: 
Asteartea, Urtarrila 24, 2017 - 17:30

Urtea primeran hasteko, proposamen berri batekin gatozkizue 2017 urte hasiera honetan. Altzariak zaharberritzen ikasteko trebeziak partekatu nahi badituzu, aukera ezin hobea duzu hau. Irunen burutuko den altzarien zaharberritze II. Topagunea, Lakaxita gaztetxearen espazioetan.

Izen eman ezazu urtarrilaren 24.a baina lehen besarkadak@emaus.com helbide elektronikoaren bidez edo  943 36 75 34 telefono zenbakian.

Anima zaitez!  Partekatu zure ezagutzak eta trukatu guztiokin.