Bertsotruk: Txingudi-Algorta. Otsailaren 11n, Erlaitz Elkartean

Non: 
Irungo Erlaitz Elkartea
Data: 
Larunbata, Otsaila 11, 2017 - 14:00

Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) lagunak hartuko dituzte Irunen Txingudikoek, aurten Bertsotruk diamika dela-eta burutzera doann hirugarren saioan.

Otsailaren 11n izango da saioa (datorren larunbatean), eta bertso-bazkari formatuan planteatu dute saioa, zarauztarrak etxean hartu zituztenean egin bezalaxe. Erlaitz Elkartean izango da bertso-saioa, bazkaldu ondorenean (bazkaria 14:00ean hasiko da). Bazkari-txartel bakoitza 15€an izango da (egunean bertan ordainduko da), eta 685 72 75 39 telefono zenbakira deituz zein WhatsApp edo Telegram mezuak bidaliz edo irunabar@gmail.com helbide elektronikora idatziz gorde ditzakezue.

Txinguditik Urko Casado astigartarrak eta Abel Zabala eta Iñigo Ugarte irundarrek kantatuko dute. ALBEtik, aldiz, Kerman Diaz, Paule Loizaga eta Unai Mendiburu bertsolariak ariko dira kantuan. Adrian Arruti irundarrak egingo ditu aurkezle lanak.

Etiquetak: