Erakusketa: Mugak

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Ekaina 8, 2017 - 18:00 -tik Larunbata, Ekaina 17, 2017 - 23:30 -ra

Erakusketa honetan, gaur egun eraikitzen ari den Europako gotorlekuaren mugak azaldu nahi ditugu.Olmo Calvo, Robert Bonet eta Fotomovimiento Elkarteko argazki aktibistak eta, Ekiklink eko Argazkilariak eginiko irudiak dira bertan, europear herrialdeen koordinazio eta elkartasun eza erretratatzen da, gaizki deitutako "errefuxiatuen krisia" irudikatzen da.

"Mugak" ibili gabeko bidea erakusten du, serbia-hungariako mugetatik milaka migranteek eginikoa, Kroazia eta Esloveniatik pasatuz, bere itxaropenerako igarobidean europarrak "jaso"ko dituztelakoan eta,exiliatu horiek Lesbosera (Grezia) iristean etsipenez ikusten zuten hasitako bidaia ez zela hona iritsita bukatzen....

Erakusketa honetan ikusten diren argazkiak, zoritxarrez, gaurkotasun handiarekin jarraitzen dute, komunikabide handiak beraietaz ahaztu badira ere,... guk ezin ditugu ahaztu gaur egun ere Greziatik Esloveniara edo Kroazian zehar banaturik, galdurik dabiltzan hainbat pertsona.

Mugak erakusketak bukatu gabeko historia bat kontatzen du, babesa bilatzen duten pertsonenak eta hauek bakarrik ibilian dabiltza , bere helburuaren bila, Europan bizitzea lortu ezinik ihes egiten dute.

Etiquetak: