Manifestazioa: Kataluniarekin bat, Demokraziarekin bat

Non: 
Donostiako Artzai Ona (Buen Pastor)
Data: 
Larunbata, Abuztua 12, 2017 - 17:00

EH Bildu.- Datorren larunbatean, hilak 12, arratsaldeko 17:00etan hitzordua dugu Donostian. Kataluniarekin bat egin, eta gure sustengua emateko parada dugu.

Kataluniarrek beren erabakitze eskubidea egikaritzeko hautua egin dute, eta ezin ditugu bakarrik utzi, haiek gu utziko ez gintuzten bezala.

Espainiako Gobernua eta «La caverna mediatica» deituriko hedabideek gogor eta gogoz ari dira erreferenduma egin ez dadin, kataluniarrek erabakitze eskubide hori gauzatu ez dezaten.

Hemendik, dei ozen bat zabaldu nahi dugu Donostiako kaleak betetzeko; honela, haiei gure sustengua adierazi, eta, bide batez, EAJri eta Urkullu Jaunari, gai honi buruz daramaten politika ez dugula onartzen erakutsiko diegu.)

Datorren larunbatean, denok Donostiara!

Etiquetak: