Ostegunean "irekiera jaialdia" lakaxitan

Non: 
Lakaxita
Data: 
Osteguna, Urria 12, 2017 - 17:00

"Udazkena bero dator lakaxitan. Zuhaitzak biluzten diren aldi berean, autogestioz janzteko proposamena helarazten dizugu Lakaxitatik. Autogestioa zoriontsu eta asko bizitzeko modu bakarra delako! Animatu parte hartzera!"

"irekiera jaialdia"
Ostegun honetan, hispanitatea eta Guardia Zibilaren patrona ospatzeko asmorik ez duten guzti horientzako proposamena Lakaxitatik. Kurtsoa ganoraz hasteko irekiera jaialdia!

Txotxongiloak edukiko ditugu 17.00etan gazteenentzako. Ondoren, irekitzen den kurtsoa aurkeztuko dugu labur paella bukatzen den bitartean. Bukatzeko kontzertu bikainak edukiko ditugu: Indixabak (Irun), Left Hook (Irun) eta Las Tuerkas (EIbar). ANimatu, autogestioa lagunekin askoz bizigarriagoa da eta!

Etiquetak: