Aste Internazionalista 2017: PALESTINA

Non: 
Hazia Kultur Elkartea, Peña Kalea 8 zkia (IRUN)
Data: 
Asteartea, Ekaina 13, 2017 - 18:30 -tik 20:00 -ra
Antolatzen du : 
Irungo Askapena

Ekainak 13an arratsaldeko 18:30tatik aurrera PALESTINA-ko herriaren egoera ezagutzeko aukera paregabea izango dugu Irungo Hazia Kultur Elkartean.

Batetik Askapenako Brigadistek bertan egon direnean bizi dituzten egoera ezberdinak izango ditugu ikusgai, urteetan egindako argazkiekin erakusketa osatu baita Palestinarren egoera azalduz eta estatu Israeldarraren errepresioa salatuz.

Jarraian Aitor Txabarri dokumental egilearen partehartzearekin batera, berak eginiko "PALESTINA, VIDAS AL LIMITE" lana izango dugu ikusgai, bertan Palestinako nekazariek pairatzen duten egoera azaltzen zaigularik.

ANIMATU!!

PALESTINA, LURRA ETA ASKATASUNA!!!

Etiquetak: