Erraustegiaren aurkako “performania”

Non: 
Donostiako Sarriegi plaza
Data: 
Asteazkena, Abuztua 16, 2017 - 19:00

Abuztuarem 16an (asteazkena), Donostiako Aste Nagusi betean, Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatuta Erraustegiaren aurkako “performania” burutuko da. Ekimen hau Donostiako Piratetako Aingura kofradiaren laguntzarekin egingo da.

Arratsaldeko 19:00etan abiatuako da Donostiako Sarriegi plazatik. Gaixotu nahi ez dutenen martxa gisa bataiatu dute. Bi zati izango ditu ekimenak:

 - Sarriegi plazatik abiatu eta Boulevardeko ibilbidean antzerki bat egingo dute.
 - Ondoren, Alde Zaharrean sartuko dira manifestazio forman.

Antolatzaileak ekimena hasi baino lehenago, 18:00tatik aurrera, Sarriegin elkartuko dira eta bertan mahai bat jarriko da banderola berriak saltzeko, plastikoak banatzeko eta antzerkirako maskarillak eta buzo txuriak banatzeko. Dena den, ekimenean parte hartu behar dutenei ahal dela etxetik maskarilak ekartzeko deia egin da.