Argazki historikoen erakusketa hartuko du Bidasoko Interpretazio Zentroak

Non: 
Bidasoko Interpretazio Zentroa
Data: 
Asteartea, Uztaila 18, 2017 - 10:00 -tik Igandea, Urria 1, 2017 - 17:55 -ra

“Mugako oroitzapenak” erakusketa eskainiko du Bidasoko Interpretazio Zentroak. Argazki historikoen erakusketa da, mugaz gaindiko bizitzaren aro ezberdinak erakusten dituena, nazioarteko zubietan, Bidasoa ibaian eta Txingudiko badian zehar. Asteartetik, uztailaren 18tik, irailaren 30era arte ikusi ahal izango da.

Erakusketako argazkiak eta dokumentuak eskuzabaltasunez eta era esklusiboan eman dituzte zenbait hiritarrek eta entitate pribatuk. Guzti horien kolaboraziorik gabe, erakusketa ez zatekeen posible izango. Eskerrik beroena eman nahi die Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak ondorengo pertsonei:
  José María Castillo
  Jean Paul Pallud
  Georges Pats-Nougues
  Gilbert Loockx
  Amelia Nieto eta Fernando García
  Esther Margarita Alvarez

Erakusketak zenbait sekzio ditu, aro historiko ezberdinen arabera banatuak: gerra zibileko errefuxiatuak, nazien okupazioa Hendaian, errazionamendu eta kontrabando urteak, Abenida zubiaren bilakaera historikoa, Behobiako zubiaren bilakaera historikoa, Abenida zubiaren konponketaren informe teknikoa eta garaiko artikuluak, ilustrazioekin.

Ordutegia
Uztailean eta abuztuan zehar, 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik asteartetik ostegunera, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:30etara ostiraletan, eta 10:00etatik 13:30etara eta 15:00etatik 1 :30etara larunbatetan eta igandeetan, zubietan eta jai egunetan izan ezik.

Irailean 10:00etatik 14:00etara, asteartetik ostirala, jai egunak izan ezik zabalik egongo da erakusketa.

Etiquetak: