Maiataren lehena irekia

Non: 
Orereta eta Donostia
Data: 
Astelehena, Maiatza 1, 2017 - 10:00 -tik Asteartea, Maiatza 2, 2017 - 09:55 -ra

MaiatzaLehena17MAIATZAK 1 dela-eta, ESK, CGT, CNT, STEILAS eta CoBas sindikatuek, Grupo Oarso Taldearekin batera, Errenteriatik Donostiarako ohiko ibilaldia egingo dugu. Errenteriako Gamon Zumardiatik abiatuko gara 10:00etan.

Aipaturiko sindikatuok manifestaldi baterako deialdi bat plazaratuko dugu; manifestaldia, Donostiako Bulebarretik, 12:30tan, abiatuko da.

Herritarron gehiengoak pairatzen ditugun prekarietate eta desberdintasunaren aurkako borroka izango da ekitaldi hauen ardatza.

Historian zehar langileriak lortu dituen lan baldintzak eta zerbitzu publikoak bezalako funtsezko eskubideak deuseztatzen ari dira oraindik ezartzen ari diren erreformak.

Langileriaren batasunarekin bakar-bakarrik egin diezaiekegu aurre, eta egungo egoera hau leheneratu. Egun inoiz baino gehiago, indarrak metatu eta kalera atera behar gara.

Uste oso honekin, zure erakundeko kide guztiak gonbidatzen ditugu ekitaldi hauetan parte har dezazuen.

ERRENTERIATIK DONOSTIARAKO IBILALDIA: Errenteriako Gamon Zumardiatik abiatuko da 10:00etan, Donostian bukatzeko.

MANIFESTALADIA: Donostiako Bulebarretik abiatuko da 12:30tan.

Asteazkenean, hilak 26, 16:30tan, Errenterian CGTek duen egoitzan bilduko gara ekitaldi hauen ebatzi gabe geratzen diren gauzak ixteko. Gonbidatuta zaudete.

Etiquetak: