Larunbat honetan "Irungo oroitzapenak" Antzerki Foroaren aurkezpena

Non: 
Santiago Auzo Elkartea, Irun
Data: 
Larunbata, Iraila 23, 2017 - 18:00
Antolatzen du : 
Antzerki Foro Komunitarioa

CARTEL PRESENTACIÓN.png

Azkenean irtsi da eguna! Hilabete guzti hauetan zehar pertsona desberdinekin partekatu ditugun tailerretatik ateratako hausnarketak eta bizipenak (batzuk, ez denak...) biltzen dituen "Irungo oroitzapenak" izendatu dugun Antzerki Foroaren estreinaldia iritsi da!

Bide guzti hontan zehar lagundu gaituzuen guztioi emanaldirako gonbidapena luzatu nahi dizuegu, LARUNBAT HONETAN IRAILAK 23, emanaldia SANTIAGOKO AUZO ELKARTEAN izango da.

Denon artean sortu dugun antzezlana da, eta zihur batek baino gehiagok ikusiko duela egindako ekarpenen baten islada antzezlanaren eszena edo zatiren batean...

Etiquetak: