“Rudy margolari nafarraren” erakusketa

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Apirila 27, 2017 - 19:00 -tik Larunbata, Ekaina 3, 2017 - 23:30 -ra

Kabigorri Ateneo Kultur Zentroan (Peña kalea 1, Irun) bigarren aldiz erakusgai jarriko da “Rudy margolari nafarraren” erakusketa bat.

Margolari autodidakta Berakoa da jatorriz eta Irunen bizi da. Guztira 14 obrak eratzen dute erakusketa. Estilo errealistakoak dira, Bidasoko Eskola Zaharraren berezko estilokoa, gure inguruko paisaiekin, Nafarroakoak eta Gipuzkoakoak nagusiki.

Olio-pintura da gehien erabiltzen duen teknika eta dagoeneko 50 erakusketa egin ditu hainbat herrialdetan, bai maila indibidualean bai maila kolektiboan.

Zer: Olio-pinturen erakusketa

Egilea: Rudy

Non: Kabigorri Ateneoa, Peña kalea 1.

Noiz: 2017ko apirilaren 27tik ekainaren 3ra

Bisitatzeko egunak: Ostegun, ostiral eta larunbata, 19:00etatik aurrera.

Etiquetak: