Urriaren 5ean 2017-2018 ikasturteko lehen bertso-gaua

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Urria 5, 2017 - 19:30

Ikasturte berriarekin batera, badatoz Kabigorriko bertso-gauak!!

Urriaren 5ean, ostegunarekin, eta arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan ikasturte berriko lehen bertso-gaua ospatuko dugu. Unai Agirre hernaniarra, Odei Barroso urruñarra, eta Miren Artetxe eta Egoitz Zelaia hendaiarrak izango dira kantuan. Bertso jarriak, Abel Zabala irundarraren eskutik etorriko zaizkigu, eta Urko Casado astigartarrak egingo ditu aurkezle eta gai-jartzaile lanak.

Gogoan izan Kabigorrik aukera ezinhobea eskaintzen duela behin saioa amaituta afaltzen geratzeko ere.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, izan ongi eta urriaren 5a arte!

Irunabar  (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Etiquetak: