Ostegunean berriz Kabigorriko bertso-gauak

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Urria 4, 2018 - 19:30

2018-2019 ikasturtean ere izango dira Kabigorriko bertso-gauak, Irunabarrek eta Kabigorrik elkarlanean antolatuta, seigarren urtez jarraian. Orain arte bezala, hileko lehen ostegunean izango dira saioak (jai-egunak direla eta, salbuespenak salbuespen), 19:30etan hasita.

Ikasturte honetako lehendabiziko saioa, beraz, urriaren 4ean izango da eta Ainhoa Agirreazaldegi, Manex Agirre, Ibon Ajuriagojeaskoa eta Egoitz Zelaia ariko dira kantuan. Bertso jarriak, Aitor Errazkinen eskutik etorriko zaizkigu, eta Eneko Sanchezek egingo ditu aurkezle eta gai-jartzaile lanak.

Dena prest, beraz, ikasturte berriari ekiteko.

Bide horretan elkartuko garelakoan,

Irunabar  (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Etiquetak: