21an JAION, kaleak okupatzera!!

Non: 
Irun
Data: 
Larunbata, Apirila 21, 2018 - 00:00 -tik 23:55 -ra

Aurrkeo urtean indarrak hartzeko geldialdia egin ostean, aurten, indarrez egingo dugu salto, lakaxitatik irungo erdigune gris eta "ciudadanoa" okupatzera. Izan ere, gure egungo testuingurua definitzen duen baldintzarik ezarri bazaigu hori prekarietatea da.

Enpleguan, etxebizitzan, harremanetan, hiri espazioan,... hitz batean kolektibo zein indibidualki gure bizitza proiektuen gaineko subirautza ebatsi zaigu hau prekarizatuz kolpez kolpe. Bizitza onak merezi ditugu, eta kapitalismoaren dinamika autoritarioaren aurrean guk argi dugu: Autogestioak egingo gaitu aske! Honegatik, aurten, kaleokupaziomotorizatufestiboaldarrikatzaileak, etxeko uztak aldarrikatuko ditu, era komunitarioa gure bizitzen kontrola, subirautza berreskuratzeko proiektu autogestionarioak. Paseo koloneko inditex unibertsoari, banku espekulatzaileei, inmboliaria lotsagabeei eta guzti hauen erreinua babesten duten "segurtasun indarrei", etxeko uzta kontrajarriko diegu... Duintasunez eta pozik bizi nahi dugulako, bizitza eremu guztietan... autogestioa!

Honela, aurten "defentsarik egokiena eraso on bat dela" iritzita, JAION! zabaldu dugu, publiko, adin ezberdinek ere topa dezaten bere tokia autogestioaren festan.

EGITARAUA:
 - 12.00 "Pura Cuina" antzezlana Moskun.
 - 14.00 Bazkaria Peña kalean (Mosku)_12€)
 - Onodren Irunabar bertso mugimenduarekin bertso poteoa egingo dugu

 - 17.00 Kamioi Musikatuaren abiada Moskutik.
    · Taldea: Fight D power_Kamioi System (Negu Gorriak taldearen bertsioak)

 - 20.00 Lakaxitan Kontzertuak:
    · Sangre de Mono_ http://www.sangredemono.com/es/inicio.php
    · On_ https://onmusika.wordpress.com/
    · Las tuerkas_ http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/herri-people/bideoak/osoa/4023574/bideoa-las-tuerkas-taldeak-punk-musika-egiten-du/
    · Bide Bakarra_ https://www.youtube.com/watch?v=RcdgdIthNQs

Animatu.... eta JAREMARE!

Etiquetak: