[Suspendituta] Harri-Xabaleta kexu

Non: 
Hendaiako Harri-Xabaleta auzoa
Data: 
Larunbata, Abendua 15, 2018 - 09:00 -tik Igandea, Abendua 16, 2018 - 08:55 -ra

Lau urte pasa  dira gure auzo elkartea sortu genuenetik bi helburu nagusirekin :
    - Iharduera kulturalak egitea bizilagunen arteko harremanak biziarazteko : auzoko festak eta pintxo pote animatuak.

    - Elkarbizitza helburu berean, auzotar eta auzotik pasatzen diren guztien segurtasunezko mugikortasuna bermatzeko auzoko moldaketa batzuk proposatu genituen.

Esan behar da segurtasunezko mugikortasun hori ezinezkoa dela gure auzoa bilakatu baita autoen komunikabide nagusi bat lotzeko Donibane Lohitzune eta Irun herriak eta baita Hendaiako ondatzara iristeko ere (bereziki uda garaian non errepide nagusia trabatua baita maiz). Harri-Xabaleta auzoa beraz bilakatu da lehentasunezko pasaia autogidarientzat, bai hego aldera (industrialdeak, komertzio guneak) eta baita ipar aldera ere (ondartza) ; biak dira gaur egungo gure inguruko lehentasunezko bi polo ekonomikoak. Honi guztiari gehitu behar zaio auzora etortzen direnak aisialdia eta kirol eremuetaz gozatzeko eta, noski, bizilagunok ere.

Ibilgailuen joan-etorriak ia geldiezina da egun osoz eta abiadura handiz gainera.

Herri Elkargoa da Tunnel k./Beltzenea k. ardatzaren arduraduna, eta honek urruntzen du oraindik pixka bat arazoaren inguruko erabakiak hartu ahal izatea. Herriko hautetsien arabera, ardatz honen helburua eta urbanizazioak ez du baimentzen guk eskatutako 30k/h-ko abiadura muga ezartzea (gaur egun 50k/h-koa da).

Hau dena kontuan hartuta konponketa errazak, azkarrak eta merkeak proposatu ditugu : lurra margotzea, hesiak eta « plots » delakoak... eta gainera, ezinbestekoak eta iraunkorragoak diren beste moldaketa batzuen beharrei buruzko benetazko eztabaida batean parte hartu ahal izatea eskatu dugu : mugikortasun arazoak dituztenentzako edo gurpildun aulkientzako egokitzapenak (gaur egun errepide departamentaletik egin behar da), haur gurditxoak eramaten dituztenentzat, haur eta adinezkoentzat... ahaztu gabe txirrindak eta autobus geltoki babestuak. Finean, mugimendu guztiak autoz egin behar ez izateko.

Gaiaren muinean ados baldin bagaude, herriko hautetsi eta teknikariekin, lau urte pasata ez dugu erantzunik eta errealitatea gero eta arriskutsuagoa da.

Erabaki dugu beraz bortizkeriarik gabeko ekintza sorta bati ekitea aurrera egiteko gure eskaeren inguruan. Gurea bezalako herri mugimendu batentzat ezinbestekoa da gure auzokideak, hendaiarrak eta txinguditarrak informatzea gure auzoko egoerari buruz.

Beraz, gustatuko litzaiguke zuek etortzea datorren abenduaren 15ean goizeko 9etan egingo dugun lehenengo ekintzara.

Etiquetak: 

Iruzkinak

Gaur gure elkartearen lehendakaria Pantxika Beraza zendu da, beraz eta bere omenez, datorren larunbateko ekitaldia bertan behera uzten dugu momentuz.