Ostegun honetan apirileko Kabigorriko bertso gaua

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Apirila 12, 2018 - 19:30

Badator apirileko Kabigorriko bertso gaua!. Ostegun honetan izango da, apirilaren 12an, Kabigorri Ateneoan, nola ez.

Saioa 19:30ean hasiko da. Bertan Iñigo Mantzisidor “Mantxi” zarauztarra, Miren Artetxe hendaiarra, Nerea Elustondo legazpiarra, Xabi Maia baztandarra eta Iñigo Ugarte irundarra ariko dira bertsotan, Zuhaitz Olazabal eta Egoitz Zelaia Irunabarreko kideek ondutako gaiekin.

Bide batez, oroitu, saioa eta gero afaltzen geratzeko parada ezin hobea eskaintzen digula Kabigorrik.

Etiquetak: