Larunbatean pentsio duinen aldeko mobilizazio berria

Non: 
San Juan plaza
Data: 
Larunbata, Apirila 14, 2018 - 18:00

Pentsio duinak: guztion artean babestu behar dugun oinarrizko eskubidea

Pentsioen arazoa honako hauei eragiten die: pentsiodunak, langileak, emakumeak, gazteak....

Egungo pentsiodunoi gero eta erosahalmen gehiago galtzen ari garelako.

Pertsona askok ezin dute bizitza duin eraman kobratzen dituzten pentsio eskasekin.

Egungo langileoi, soldata prekarioekin eta jasangarritasun-faktorearen aplikazioarekin gero eta gutxiago kobratuko baitute jubilatzerakoan.

Gazteei, gobernu-politikekin langabeziara, kontratu prekarioetara, etxegabe izatera, pentsio duinik gabe, itxaropenik gabeko etorkizunera kondenatzen baitituzte.

Badakigu baliabide nahikoak daudela. Kontua da modu berdinago batean sarrerak biltzea eta banatzea, pertsona guztientzako bizitza duin bat bermatzeko, hau da giza eskubideak babesteko.

  . Egungo eta etorkizuneko pentsioen erosahalmena mantentzearen alde, eta ez %0,25ari. Urteen arteko kpi-aren araberako igoera.

  . 2011 eta 2013ko erreformak indargabetzearen alde.

  . Gizon eta emakume arteko pentsionen arrakalari ez.

  . Egungo pentsioen zerbitzu publikoaren alde, eta pentsio duin batzuen bermearen alde ere bai, orain eta etorkizunean, estatuko aurrekontu orokorrekin bateragarri, behar bada.

  . 1.080 €ko gutxieneko pentsio bat bermatzea, pobreziaren ataritik behera ez dadin pentsiorik egon, europako gutun sozialak adierazten duen bezala.

Pentsioak edozein herrialde demokratiko sozialak eta zuzenbidezkoak bermatzeko betebehar dituen oinarrizko eskubideak dira, eta bestalde, lortzea hainbeste kostatu zitzaigun ongizate-estatuaren oinarrizko zutabea.

(irun-hondarribia) eskualdeko hiritar guztiak gonbidatzen ditugu apirilaren 14aan larunbatean 18:00etan san juan plazatik abiatuko den manifestaziora.

Etiquetak: