Dantza saio publiko batekin ospatuko du Kemenek 45.urteurrena

Non: 
San Juan plaza
Data: 
Igandea, Maiatza 13, 2018 - 12:00 -tik Astelehena, Maiatza 14, 2018 - 11:55 -ra

Dantza taldean edo haren inguruan ibili izan den jende guztia deitu du Kemen Dantza Taldeak, 45.urteurrena ospatzera. Dantza saio berezia egingo du maiatzaren 13an, belaunaldi ezberdinetako dantzari eta musikariekin. Horietako asko entseatzen ibili dira azken asteotan, ordu bete inguruko emanaldia eskaintzeko. 12:00etan Irungo San Juan plazan izango da, baina ez oholtza gainean, plazako zoruan, baizik, erromeria baten moduan. Izan ere, bertaratzen direnek parte hartzeko aukera edukiko dute.

Taldearen historiaren errepasoa egiteko abagunea eskainiko du saioak, 45 urteko ibilbidean zehar landu izandako dantzen sintesi txikia izango baita. 1973.urtean sortu zen Kemen Dantza Taldea, ikastolako gurasoen multzo baten ekimenez. Gaur egun, 360 lagunek osatzen dute Kemen, taldearen harrobi den Adaxka Dantza Taldeko haur eta gaztetxoak kontuan hartuta.

Etiquetak: