Bertsotruk: Txingudi vs Aramaio (2018-04-20), Katea auzoan

Non: 
Landetxa
Data: 
Ostirala, Apirila 20, 2018 - 19:00 -tik Larunbata, Apirila 21, 2018 - 18:55 -ra

Bertsotruk dinamika dela eta, Txingudi eta Aramaioko taldeen arteko bertso trukea antolatu dugu apirilaren 20rako, ostiralarekin. Katea auzoko pintxo-potean emango diogu hasiera saioari, eta Elatzeta elkartean antolatuta dagoen afalostean segida emango, bertso saio formatuan.

Afariaren kostua 12 euroren bueltan izango da. Afaritara eta ondorengo bertso saiora etorri nahi baduzue, deitu edo mezua bidali 685 72 75 39 telefono zenbakira, apirilaren 16a baino lehen, zenbat lagun izango zareten zehaztuz.

Aramaiotik Xabi Igoa, Manex Agirre eta Paula Amilburu ariko dira bertsotan, eta Txinguditik, aldiz, Iñigo Ugarte, Irati Alcantarilla eta Aitor Errazkin. Gaiak jartzen Adrian Arruti irundarra ariko da.

Ondorengo loturan aurki ditzakezue Bertsotruk dinamikak orain bitarte utzi dituen hainbat irudi, bertaratzera animatzeko balioko dizuelakoan! ;-)

https://irunabar.wordpress.com/2018/04/04/txingudi-aramaio-bertsotrukea-2018-04-20-katea-auzoan/

Irunabar  (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Etiquetak: