Asturiagako segadaren 44. urteurrena

Non: 
Asturiaga (fraileen hondartzan)
Data: 
Igandea, Maiatza 20, 2018 - 12:00

Aurten Maiatzaren 20an 44 urte beteko dira Hondarribiko Asturiaga hondartzan Madriletik antolatutako operazio batean bi gazte hil zituztela. Kasua ez ahaztu, dagoen informazio urria zabaldu eta egia eskatzeko aste honetarako jardunaldia prestatu dugu.

  • Asteazkean hitzaldia Zuloaga etxeko aretoan (Kale nagusia 10, liburutegiko sarrera baino lehen) 19.30tan

  • Igandean oroimen ekitaldia Asturiagan bertan (fraileen hondartzan) 12.00tan

Animatu eta parte hartu!

Antolatzailea: Asturiaga 1974 memoria taldea.

Etiquetak: